Home Staging zerbitzuak elementu estetikoak erabiltzen ditu emaitza komertzialak lortzeko. Horretarako etxebizitzaren alderdi onenak nabarmentzen ditugu. Alokairuan edo salmentan dauden etxebizitzen irudi, argitasun eta itxura orokorra hobetzean datza, hauek despertsonalizatu eta neutroago bilakatuz; edonorren gustokoak izan daitezen, edozein dela bere sexu, jatorri edo adina.
Home Staging zerbitzua gero eta gehiago eskatzen ari da gure ingurunean. Teknika honi esker etxebizitzaren bisita kopurua haunditu, salmenta denbora murriztu, eskeintzen balioa haunditu eta esklusiba gehiago lortzen direla frogatua dago.
Hala ere, badira oraindik sektoreko profesional dexente zerbitzua inoiz ez ala gutxitan erabili dutenak. Honen arrazoi nagusia Home Stagingaren prezioa dela uste dugu. Horregatik, teknika honen low cost zerbitzua abiatzea eta Home Staging Express zerbitzua eskeintzea erabaki dugu. Probatu duenak errepikatzen duela badakigu.
Eskuhartze prozesua:
Zerbitzua prezio erakargarrian eskeini ahal izateko, ezinbestekoa ez den guztia murriztu dugu. Aldez aurretik bezero ala agenteak argazki batzuk bidaltzea beharrezkoa da. Gure joan etorriak bakar batera murriztu ditugu, Home Staging eskuhartzea eta argazki erreportaiaren eguna. Argazkiak egin ondoren, dekorazio elementu guztiak jasoko ditugu. Eskuhartzea amaituta, etxebizitzan ez da geratuko guk jarritako ezer.

Bezeroaren argazki edo/eta planoaren bidalketa
Bezero ala agenteak argazkiak edo/ta planoak bidali beharko dizkigu eskuhartzearen aurretik. Modu honetan, ahalik eta informazio gehien izango dugu

Home Staging Express eskuhartzea
Home Staging aditu baten eskuhartzea Express zerbitzu honetan lan egun oso bat behar dugu egongela, sukaldea eta logela bat prestatzeko.

Argazki erreportaia eta dekorazioa jasotzea
Espezialistaren lanaren ondoren PRO argazki erreportaia egingo dugu, eta ondoren dekorazio elementu guztiak jasoko ditugu. 24 ordu baino epe laburragoan pisua hasieran bezala egongo da.
Honen barruan
- Home Staging eskuhartzea
Honen barruan: egongela, sukaldea eta logela bat.
PRO Argazki erreportaia
Dekorazio elementuen bilketa 24 ordutan
Gehitu
2D edo 3D planoa
Argazkiz osatutako bideoa (40€)