Errealitate birtuala pausu bat haratago eramaten ari gara Matterport teknologi iraultzaleari esker. Eman zure bezeroei etxebizitza bat bisitatzeko aukera, bertaratzeko beharrik gabe. Matterport Paketearen barruan ere etxebizitzaren argazki erreportaia eta planoa jasoko dituzu.
Nahi izanez gero, etxebizitzaren ibilbidea erakusten duen argazki bitartezko bideo labur bat gehitu dezakezu. Honela zure iragarkiak atarietan kalitate altua eta posizio on bat lortzeko beharrezkoa den guztia izango du.
Matterport Paketearen barruan:



Gaur egungo higiezin-marketinak tresna zoragarri bat ekarri du, pertsonak jabetzarekin harremantzeko modua goitik behera aldatzen ari dena: 3D murgiltze errealitatea.
Matterport itzuli birtuala etxebizitzak ikustea errazteko tresna bat da Erosle potentzialak etxebizitza barnealdetik eta kanpoaldetik bisitatzeko aukera du, bertan egongo balitz bezala, bazter guztiak goitik behera ikusiz. Abantaila haundia eskeintzen du: edonork, munduko edozein tokitik, eta bertaratzeko beharrik gabe, jabetzarekin harremantzeko gai da.
Higiezin merkatura bideratutako errealitate birtuala jabetzaren barnealdea ezagutzeko moduetan emandako jauzi kualitatibo bat da. Zure bezeroak harritu itzazu esperientzi bisual berri eta dinamiko honekin; toki batetik bestera eraman itzazu, bidaiatzeko beharrik gabe.
Fotocasa edo Idealista bezelako interneteko atarietan propietateak argazkien bitartez aurkezten zaizkio mundurari, saltzeko asmoz. Gure ibilbide profesionalean sarritan ikusi dugu higiezin-agenteek ez dituztela behar bezain serioski hartzen etxebizitzak promozionatzeko erabiltzen dituzten argazkiak. Sarriegi errepikatzen duten akatsa da, salmentan ondorio zuzenak dituena.
Edozein higiezin-atarian bilaketa bat eginez gero ehundaka edo milaka emaitza jasoko ditugu. Eskeintza amaitezin horretan, irudien bitartez ematen da lehen kontaktua erosle potentzialekin, eta hauek benetanerakargarridiren higiezinen fitxak besterik ez dituzte irekiko.
Erosketa prozesuan zehar, etxebizitza erosleak fase desberdinak bizitzen ditu. Fase arrazionala baino lehenagotik (non aldagai nagusiena prezioa den), fase emozionalhutsa den beste bat bizitzen du: argazkiak ikustea irudimena elikatzeko modu bat da, erosleak bere burua etorkizuneko etxean irudikatzen du, eta ariketa hori denbora-pasa moduko zerbait bilakatzen da.
Argazkietaz dioguna, ez da gure eritzi soil bat. Fotocasas atariaren datu ofizialen arabera, profesionalek egindako argazkiak dituzten iragarkien %79 ireki eta begiratzen dira. Argazki profesionalak ez dituztenetan, ordea , %21ra jeisten da portzentai hori. 4 aldiz eraginkorragoa da lehenengo kasua.
Hau da, irudi onekhigiezin publizitatearen erangikortasuna izugarri haunditzen dute. Baina ez hori bakarrik, higiezin agentzien merkatu-kokatzean eta marka-irudian eragina dute ere. Argazki profesionalen eta argazki horiek jartzen dituen agentziaren artean lotura bat egingo du edoein balizko saltzailek. Modu honetan, argazki hauek branding estrategiaren eta markaren eraikitze positiboaren parte bilakatzen dira ere.
Higiezin bat saltzeko orduan argazkiena faktore garrantzitsuenetakoa da. Argazki erreportai on batek atentzioa emango dio edozein bezero potentzialari eta etxebizitzaren gutxi gora beherako idei bat egiten lagunduko dio. Behin iragarki jakin batek bere interesa piztu duela, balizko erosleak etxebizitzari buruzko informazio objetiboan oinarrituz erabakiko du bere beharretara egokitzen den ala ez. Une horretan, plano bat erabakigarria izan daiteke.
Planoak espazio txikian informazio asko ematen du. Higiezinak saltzeko orduan, planoari esker modu erakargarrian ulertu ditzazkegu honakoak: espazioen barne distribuzioa, etxebizitzaren orientazioa, gela bakoitzaren zabaltasuna. Beste modu batean oharkabean pasako ziren xehetasunak ulertarazteko tresna egokiena da.
Berritze lanak behar dituzten etxebizitzetan, etxebizitza zahar edo gaizki kontserbatutakoetan; planoa bereziki erabilgarria da. Kasu hauetan etxebizitzak berak ematen ez duen informazioa gehitzeko ezinbesteko osagarria da planoa.
Zure higiezin-zorroan kalitatezko planoak erakustea elementu bereizlea izan daiteke, bezero-saltzaile edo etxebizitza berriak eskuratze aldera. Profesionalitatea erakusten du eta zure zonaldean erreferente gisa kokatzeko baliagarria da.
Aukerazko zerbitzuak:
Honen barruan
PRO argazki erreportaia
- Matterport Itzuli Birtuala
2D planoa
Gehitu
Matterport itzuli birtuala (+60€)
Argazkiz osatutako bideoa (+40€)