Etxebizitza bat salmentan jartzeko behar den guztia: kalitate handiko argazki erreportaia, Ziurtagiri Energetikoa eta etxebizitzaren plano eskematikoa. Edozein balizko erosleren arreta erakartzeko oinarrizkoa den guztia.
Fotocasa edo Idealista bezelako interneteko atarietan argazkiek jabetzak munduari aurkezten dizkiote, saltzeko asmoz. Gure ibilbide profesionalean sarritan ikusi dugu higiezin-agenteek ez dituztela behar bezain serioski hartzen etxebizitzak promozionatzeko erabiltzen dituzten argazkiak. Sarriegi errepikatzen duten akatsa da, salmentan ondorio zuzenak dituena.
Edozein higiezin atarian bilaketa bat eginez gero, ehundaka edo milaka emaitza jasoko ditugu. Eskeintza amaitezin horretan, irudien bitartez ematen da lehen kontaktua erosle potentzialekin, eta hauek benetan erakargarri diren higiezinen fitxak besterik ez dituzte irekiko.
Erosketa prozesuan zehar, erosleak fase desberdinak bizi ditu. Fase arrazionala baino lehenagotik (non aldagai nagusiena prezioa den), fase emozionalhutsa den beste bat bizitzen du: argazkiak ikustea irudimena elikatzeko modu bat da, erosleak bere burua etorkizuneko etxean irudikatzen du, eta ariketa hori denborapasa moduko zerbait bilakatzen da.
Argazkietaz dioguna, ez da gure eritzi soil bat. Fotocasas atariaren datu ofizialen arabera, profesionalek egindako argazkiak dituzten iragarkien %79 ireki eta begiratzen dira. Argazki profesionalak ez dituztenetan, ordea , %21ra jeisten da portzentai hori. 4 aldiz eraginkorragoada lehenengo kasua.
Hau da, irudi onek higiezinen publizitatearen erangikortasuna izugarri haunditzen dute. Baina ez hori bakarrik, higiezinen agentzien merkatu-kokatzean eta marka-irudian eragina dute ere. Argazki profesionalen eta argazki horiek jartzen dituen agentziaren artean lotura bat egingo du edozein balizko saltzailek. Modu honetan, argazki hauekbrandingestrategiaren eta markaren eraikitze positiboaren parte bilakatzen dira ere.
Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiaria, sarritan Ziurtagiri Energetiko edo EEZ deitua; etxebizitza baten ezaugarri energetikoen inguruko informazio objetiboa jasotzen duen dokumentu bat da.
Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko prozesu osoaz arduratzen gara, etxebizitzaren datuen neurketarekin hasi eta Eusko Jaurlaritzan erregistroarekin bukatu arte. Behin etiketa energetiko ofiziala lortuta, emailez bidaliko dizugu.
Higiezin bat saltzeko orduan argazkiena faktore garrantzitsuenetakoa da. Argazki erreportai on batek atentzioa emango dio edozein bezero potentzialari eta etxebizitzaren gutxi gora beherako idei bat egiten lagunduko dio. Behin iragarki jakin batek bere interesa piztu duela, balizko erosleak etxebizitzari buruzko informazio objetiboan oinarrituz erabakiko du bere beharretara egokitzen den ala ez. Une horretan, plano bat erabakigarria izan daiteke.
Planoak espazio txikianinformazio asko ematen du. Higiezinak saltzeko orduan, planoari esker modu erakargarrian ulertu ditzazkegu honakoak: espazioen barne distribuzioa, etxebizitzaren orientazioa, gela bakoitzaren zabaltasuna. Beste modu batean oharkabean pasako ziren xehetasunak ulertarazteko tresna egokiena da.
Berritze lanak behar dituzten etxebizitzetan, etxebizitza zahar edo gaizki kontserbatutakoetan; planoa bereziki erabilgarria da. Kasu hauetan etxebizitzak berak ematen ez duen informazioa gehitzeko ezinbesteko osagarria da planoa.
Zure higiezin-zorroan kalitatezko planoak erakustea elementu bereizlea izan daiteke, bezero-saltzaile edo etxebizitza berriak eskuratze aldera. Profesionalitatea erakusten du eta zure zonaldean erreferente gisa kokatzeko baliagarria da.
Oinarrizko Paketearen barruan:

PRO Argazki Erreportaia
Etxebizitzaren argazki erreportai oso bat egiten dugu. Interneteko higiezin atarietan iragarki bat publikatzeko horrelako erreportaiak ezinbestekoak dira.

Ziurtagiri Energetikoa
Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko prozesu osoaz arduratzen gara, etxebizitzaren datuen neurketarekin hasi eta Eusko Jaurlaritzan erregistroarekin bukatu arte.

Plano eskematikoa
Plano eskematikoak etxebizitzaren espazio desberdinen irudi orokor bat ematen du, bere potentziala modu argian ikustaraziz.
Honen barruan
PRO Argazki Erreportaia
- Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiaria
2D planoa (altzaririk gabe)
Gehitu
Argazki bitarteko bideoa (+40€)