• plano-3d
  • Plano 3D en Donosti
  • Planos 3D en Donostia - San Sebastián
  • Planos 3D - Pisos y Casas en Donostia
  • reforma-virtual-plano-despues
  • reforma-virtual-plano-despues
  • plano esquematico 2D
  • plano esquematico

Higiezin bat saltzeko orduan argazkiena faktore garrantzitsuenetakoa da. Argazki erreportai on batek atentzioa emango dio edozein bezero potentzialari eta etxebizitzaren gutxi gora beherako idei bat egiten lagunduko dio. Behin iragarki jakin batek bere interesa piztu duela, balizko erosleak etxebizitzari buruzko informazio objetiboan oinarrituz erabakiko du bere beharretara egokitzen den ala ez. Une horretan,Donostian, 2D eta 3D plano bat erabakigarria izan daiteke.

Planoak espazio txikian informazio askoematen du. Higiezinak saltzeko orduan, planoari esker modu erakargarrian ulertu ditzazkegu honakoak: espazioen barne distribuzioa, etxebizitzaren orientazioa, gela bakoitzaren zabaltasuna. Beste modu batean oharkabean pasako ziren xehetasunak ulertarazteko tresna egokiena da.

Berritze lanak behar dituzten etxebizitzetan, etxebizitza zahar edo gaizki kontserbatutakoetan; planoa bereziki erabilgarria da. Kasu hauetan etxebizitzak berak ematen ez duen informazioa gehitzeko ezinbesteko osagarria da planoa.

Zure higiezin-zorroan kalitatezko planoak erakustea elementu bereizlea izan daiteke, bezero-saltzaile edo etxebizitza berriak eskuratze aldera. Profesionalitatea erakusten du eta zure zonaldean erreferente gisa kokatzeko baliagarria da.

Plano bat gehitzeak ikaragarri errazten du edozein motatako higiezinen salmenta, baina nahikoa da edozein higiezinen atarian bilaketa azkar bat egitea konturatzeko oso iragarki gutxietan eskeintzen direla planoak. Honen arrazoi nagusia orain arte holako zerbitzuek izaten zuten kostu altua da.

Zorionez, teknologiak aurrera darrai eta gaur egun garai bateko kostuaren zati txiki baten truke emaitza harrigarriak lortu daitezke . Inmofoton pausu bat haratago joan izan nahi dugu eta aurrekontu eta behar guztietaraegokitu ahal den modulu sistema bat garatu dugu.

Gure zerbitzu sinpleena plano eskematiko batean datza, oinarrizkoa baina balizko erosleak pisua nolakoa den ikusteko nahikoa dena. Behin plano eskematikoa egin eta gero, erakargarriagoa egiteko aukera desberdinak daude: altzariz hornitu, 3D-n egin edo zenbait espazio jakin batzuen renderrak gehituz.

Egoera txarrean dauden etxebizitzenkasuan, erreforma bat beharrezkoa denean, zerbitzu berri bat eskeintzen dugu:erreforma birtualak. Etxebizitza bisitatzen dugu egungo egoeraren planoa jasotzeko, eta ondoren, erreforma proposamen bat egiten dugu. Argazki erreportaia eta etxebizitzaren egungo egoeraren planoarekin batera, honako hauek ere ematen ditugu eskura: erreforma proposamenaren plano bat, erreformatutako etxebizitzaren irudi fotorrealistak (renderrak) eta pisua barrutik bisitatzeko aukera ematen duen itzuli birtual bat.

informazio gehiago

Modulutan banatutako plano zerbitzua:

plano esquematico 2D

Plano eskematikoa

Plano eskematikoak etxebizitzaren espazio desberdinen irudi orokor bat ematen du, bere potentziala modu argian ikustaraziz.

45€+ BEZ

reforma-virtual-plano-despues

2D planoa altzariekin

Plano eskematikoa erakargarriagoa izan daiteke altzariz hornituz gero, xehetasun gehiago eta pareten lodiera gehituz

60€+ BEZ

Plano 3D en Donosti

3D planoa

3D plano batek koloretako plano baten informazio guztia azaltzeaz gain, bisualki balizko eroslearen beste arreta maila bat lortzen du.

75€+ BEZ

Nahiago baduzu, etxebizitzaren neurriak dituen eskuz egindako zirriborro bat bidaltzea baduzu, eta guk gainontzekoa egingo dugu.

Honen barruan

  • Etxebizitzaren datuen neurketa
  • Programa informatiko bitarteko delineazioa

  • 3D planoa, 2D planoa ala eskematikoa, kontratatutakoaren arabera.

Interesatu ahal zaizu:

Argazkiz osatutako bideoa

Vídeo de Inmuebles en Donostia - San Sebastián

Matterport itzuli birtuala

Marketing Inmobiliario en Donosti

2D / 3D planoak

Planos 2D y 3D en Donostia - San Sebastián

(+34) 622 29 20 25

info@inmofoto.net