Fotocasa edo Idealista bezelako atarietan jarritako iragarkiek duten posizionamendua benetan garrantzitsua da etxebizitza bat saltzeko orduan. Atari hauetan produktu ugari daude iragarrita. Iragarki horietako batzuk lehenengo postuetan daude, eta beste batzuk aldiz, azkenekoetan. Erabiltzaileek lehenengo postuetan dauden iragarkiak begiratzen dituzte beti. 50. postutik aurrera daudenak gutxietan ikusten ditu inorrek.
Web atari batean iragarki bat ongi posizionatzeko ezinbestekoa da kalitatezko iragarki bat egitea, hau da, atariak finkatutako irizpide batzuk betetzen dituena. Irizpide hauetako batzuetan, salneurrian adibidez, ez dugu eskumen haundirik. Beste irizpide batzuk, ordea, iragarkiaren multimedia edukiaren ingurukoak dira; eta hauetan ekarpen haundia egin dezakegu.
Iragarkian bideo bat gehitzeak bere kalitatea nabarmenki hobetzen du, eta posizionamenduan eragin haundia du, iragarkia bilaketetan goiko partean azalduko delarik. Helburu horrekin, erreportaiko argazkiekin osatutako bideo pertsonalizatu bat egin dezakegu. Bideoan zure informazio, logo eta datuak azalduko dira ere. Zure aurrekontua mugatua bada eta ez baduzu bideo erreportai osoa egiteko asmorik, atarietako irizpideak betetzen dituen alternatiba merkeago bat eskeintzen dizugu.
Honen barruan
Argazkiz osatutako bideoa
- Logo eta testuak ipintzea
Gehitu
Logo eta testuak (dohainik)
Argazki erreportaia ez dago barne