
Higiezin-merkatua hain konpetitiboa izanik ezinbestekoa da jabetzak ahalik eta modurik hoberenean erakustea. Horren ondorioz higiezin-argazkilaritza oso arlo espezializatua bilakatu da eta tresna ugari garatu dira etxebizitza modu erakargarrian erakusteko.
Droneak azaldu zirenetik argazkietarako aukera berriak zabaldu dira: zerutik, goiko perspektibetatik, etxea eta bere lur eremua modu oso dotorean azaltzen dira. Gainera, etxea zonalde berezi eta eder batean badago, argazkitan erakutsi daiteke, jabetzaren balioa azpimarratuz.
Inmofoton zerutik ateratako argazki eta bideoek duten potentzial guztiaz baliatzea dugu helburu, eta higiezin-agentziei potentzial hori erabiltzen laguntzen diegu. Hala ere, teknologiaren berritasuna dela eta, droneen mundua espezializazio, arautze eta estandarizazio fase batean murgilduta dago. Donostiako aireportutik hain gertu egoteak gauzak ez ditu errazten, eta droneen erabilera debekatua ez dagoen arren, murriztuta dago Donostialdean eta Bidasoaldean.
Inmofoton zerutik ateratako argazki eta bideoen aldeko apostu sendoa egitea erabaki dugu eta baldintza erabat legaletan lan egin ahal izateko beharrezkoak diren baimenak lortzeko prozesu luzean murgilduta gaude. . Laster zerbitzu honen xehetasunen berri eman ahalko dugu
Honen barruan
Dron bitartez egindako argazki erreportaia
- Edizio digitala
Gehitu
Ur-marka pertsonalizatua (dohainik)