

Donostian sektoreko profesional gero eta gehiagok higiezinak saltzeko orduan barne argazkiek duten garrantziaz jabetu arren, batzuetan ez dituzte behar bezelako argazkirik ateratzen,inbertsioa berreskuratuko ez dutelaren beldurrez. Oso arrunta da zalantza hau, bereziki agenteak ez dueneanetxebizitzaren salmenta eskubidea esklusiban.
Erosle potentzialak erakarri eta seduzitzeko argazkiek duten garrantzia argi eduki arren, inbertsioaren itzulkina argi ikusten ez duten profesionalentzat zerbitzu berri bat sortu dugu, barne argazkilaritzalow cost-a.
Erreportai berbera egiten dugu, edizio digital xinpleagoarekin eta salneurri murriztuan. Etxebizitzara gerturatu eta argazkiak PRO Barne Argazkilaritzazerbitzuan bezala atera ondoren, ordenagailuan ematen dugun edizio denbora murrizten dugu, preziorik onena eskeini ahal izateko. Zerbitzu honetan argazki bakoitza ez dugu banaka editatzen eta ez dugu HDR teknika erabiltzen ere. Ondorioz gerta daiteke lehioak oso argi ikustea edo zenbait barne zonalde pixkat ilun azaltzea.
Esklusiba dagoen kasuetan, agentzia gutxiren artean banatzen denean salmenta, balio handiko higiezin batetaz ari garenean, edo lehiotik kanpoko bistak erakustea garrantzitsua denean; PRO argazkilaritza zerbitzua gomendatzen dugu, edizio digital aurreratuarekin.
Honen barruan
Express argazki erreportaia
- Oinarrizko edizio digitala
Web publikaziorako egokitua
Online bidalketa
Gehitu
Ur-marka pertsonalizatua (dohainik)
Argazkiz osatutako bideoa (+40€)