‘Home staging’ hitzek literalki ‘etxebizitzaren eszenaratzea’ esan nahi dute. EEBB-etan jaiotako higiezin-marketin teknika bat da, gure artean gero eta zabalduagoa dagoena. Alokairuan edo salmentan dauden etxebizitzen irudi, argitasun eta itxura orokorra hobetzean datza, hauek despertsonalizatu eta neutroago bilakatuz; edonorren gustokoak izan daitezen, edozein dela bere sexu, jatorri edo adina.
Gure Donostiako Home Staging zerbitzuan elementu estetikoak erabiltzen ditugu emaitza komertzialak lortzeko. Horretarako etxebizitzaren alderdi onenak nabarmentzen ditugu. Batzutan, etxebizitzaren egoera eta bezeroaren presaren arabera, nahikoa da apur bat txukuntzea, pintura geruza bat ematea edo obra txiki bat egitea.
Etxebizitza ahalik eta azkarren saldu edo alokatzea da azken helburua. Etxebizitzak itxura hobea ematen badu logikoki azkarrago salduko da.
Dekorazio teknika honek duen onura haundienetakoa, salmenta epeetaz gain, bisita komertzial gehiago lortzea da. Irudi berritu eta argazki profesionalei esker, higiezina erakargarriagoa bilakatzen da eta erosle potentzial gehiago erakartzen ditu.
Itxura on bati esker produktuari balio altuagoa hautematen zaio eta horrek eskeintzen gorakadadakar. Hau da, home staging-ak preziorik onena lortzen laguntzen digu, betiere merkatuaren errealitatearen barruan.
Teknika honek esklusiba gehiago lortzeaerrazten du. Estadistiken arabera higiezinen dekorazioa eskaintzen duten agentziek esklusibak lortzeko argumentu gehiago eta indartsuagoak dituzte.
Home Staging-a eta irudia hobetzeko beste zerbitzu batzuk maiz erabiltzeko ohitura duten enpresek merkatuan erreferente gisa kokatzen dira, marketin eta publizidade arloetan. Higiezin produktuaren irudia hobetzeak produktu hori kudeatzen duen markan badu eragina ere. Enpresak balioa ematen dio, eta horrek jendeak enpresaren kudeaketan duen konfidantza areagotzen du.
Honen barruan
- Adostutako Home Staging eskuhartzea
Argazki erreportai osoa
Gehitu
2D edo 3D planoa