Irudiek liluratu egiten gaituzte, tokiek harrapatu egiten gaituzte
argazki batek oroitzapenak bizirik mantentzen ditu
Airbnb-ren esanetan, “iragarkietan kalitatezko argazkiak garrantzitsuak direla esango bagenu, oso motz geratuko ginateke. Ostalariek erreserba bat egitea planteatzen ari direnean begiratzen duten lehenengo gauza da, eta aukeratzerakoan, erabakigarriena”.
Bestalde, Tripadvisorrek dio “Argazkiek ez dute soilik bidaiarien arreta lortzen: hurrengo bidaiean toki bat aukeratzeko arrazoi oso on bat dira” .
Beste irudi batzuen aldean -higiezinen salmentan erabiltzen direnak, adibidez- oporretako alokairuetan erabiltzen diren argazkiak oraindik garrantzi haundiagoa hartzen dute, normalean bisitariek ez dutelako tokia ikusten erreserba egin aurretik, eta beraz, argazkiak eta foroetako eritziak dira eskura daukaten informazio fidagarriena.
Gainera, haien eragina astez aste, denboraldiz denboraldi eta urtez urte da onuragarria.
Besteak baino hobeto posizionatu zaitez
Iragarkien posizionamenduari buruz, Airbnb-k honakoa dio “zure iragarkia ostalarientzat erakargarria bada, horrek bilaketa emaitzetan beste batzuk baino hobeto posizionatzea ekarriko du. Ostalariek zure iragarkiaren orrialdean maiz egiten badute klik, efektu positiboa izango du haren posizionamenduan; eta bidaiarien arreta lortzeko modu on bat kalitatezko argazki errealistak jartzea da”
Ildo beretik, Booking-ek geure buruari galdera hau egitea proposatzen du: “Nahi duzu bilaketaren lehenengo postuetan azaldu?” Eta ematen dituen erantzutenako bat hau da: “Argazkiak: Bezeroek kalitatezko argazkiak dituzten espazioak maite dituzte”.
Gainera, irudi eder eta profesionalekin zure espazio zoragarrien bertuteak hobeto erakutsiko dituzu, haien eskaera haundituko da, eta ondorioz prezioa igotzea edo ze ostalari aukeratu nahia dituzun planteatu ahalko duzu.
Honen barruan
Argazki erreportai osoa
- Edizio digital aurreratua
Webean publikatzeko egokitua
Online bidalketa