Fotocasa edo Idealista bezelako interneteko atarietan argazkiek jabetzak munduari aurkezten dizkiote, saltzeko asmoz. Gure ibilbide profesionalean sarritan ikusi dugu higiezin-agenteek ez dituztela behar bezain serioski hartzen etxebizitzak promozionatzeko erabiltzen dituzten argazkiak. Sarriegi errepikatzen duten akatsada, salmentan ondorio zuzenak dituena.
Edozein higiezin atarian bilaketa bat eginez gero ehundaka edo milaka emaitza jasoko ditugu. Eskeintza amaitezin horretan, irudien bitartez ematen da lehen kontaktua erosle potentzialekin, eta hauekbenetanerakargarri diren higiezinen fitxak besterik ez dituzte irekiko.
Erosketa prozesuan zehar, etxebizitza erosleak fase desberdinak bizitzen ditu. Fase arrazionala baino lehenagotik (non aldagai nagusiena prezioa den), fase emozionalhutsa den beste bat bizitzen du: argazkiak ikustea irudimena elikatzeko modu bat da, erosleak bere burua etorkizuneko etxean irudikatzen du, eta ariketa hori denborapasa moduko zerbait bilakatzen da.
Argazkietaz dioguna, ez da gure eritzi soil bat. Fotocasas atariaren datu ofizialenarabera, profesionalek egindako argazkiak dituzten iragarkien %79 ireki eta begiratzen dira. Argazki profesionalak ez dituztenetan, ordea , %21ra jeisten da portzentai hori. 4 aldiz eraginkorragoa da lehenengo kasua.
Hau da, irudi onekhigiezin publizitatearen erangikortasuna izugarri haunditzen dute. Baina ez hori bakarrik, higiezin agentzien merkatu-kokatzean eta marka-irudian eragina dute ere. Argazki profesionalen eta argazki horiek jartzen dituen agentziaren artean lotura bat egingo du edozein balizko saltzailek. Modu honetan, argazki hauek branding estrategiaren eta markaren eraikitze positiboaren parte bilakatzen dira ere.
Erosle potentzialak erakarri eta seduzitzeko argazkiek duten garrantzia argi eduki arren, inbertsioaren itzulkina argi ikusten ez duten profesionalentzat zerbitzu berri bat sortu dugu, barne argazkilaritza low costa. Erreportai berbera egiten dugu, edizio digital sinpleagoarekin eta salneurri murriztuan
Honen barruan:
PRO Argazki Erreportaia
- Edizio digital aurreratua
Webean publikatzeko egokitua
Online bidalketa
Gehitu
Ur-marka pertsonalizatua (dohainik)
Argazkiz osatutako bideoa (+40€)