
Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiaria, sarritan Ziurtagiri Energetiko edo EEZ deitua; eraikuntza, etxebizitza edo lokal baten kalifikazio energetikoa egiaztatzen duen dokumentu bat da. Eraikinaren energi-eskaera asetzeko behar den urteko energia kontsumoa adierazten du, ohiko funtzionamendu eta okupazio baldintzetan. Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiariari esker; etxebizitza, lokal eta eraikinen ezaugarri energetikoen inguruko informazio objetiboa jasoko dute erosle eta erabiltzaileek. Modu horretan, higiezinen merkatu barruko konparaketa ahalbideratzen da.
Energia ziurtagiriaren inguruko informazioa etiketa energetikoan jasotzen da. Etiketa honek, elektrogailuen etiketak egiten duen antzera, eraikinak ziurtagiri energetikoan jasotako eraginkortasun, kontsumo eta kutsadura mailak adierazten ditu. Horretarako A-tik G-ra doan eskala bat erabiltzen da, A izanda efizientzia handiena eta G txikiena.
Arau orokorraren araberasalmenta edo alokairurako eskeintzen diren eraikin guztiek ziurtagiria derrigorrezkoa dute.. Dena den, arauak zenbait salbuespen ditu.
Eraikin berrien kasuan promotoreak;eta salmenta edo alokairuaren kasuan, jabeek; dute ziurtagiriaren kontratazio eta erregistroaren ardura. Ziurtagiriak gehienez10urtetarakobalioa du. eraikinaren salmenta edo alokairua helburu duten eskeintza, promozio edo iragarki orotan etiketa energetikoa derrigorrezkoa da.
Ziurtagiriaren prozesua:
Eraikinaren bisita
Eraikinaren bisita, ziurtagiria lortzeko beharrezkoak diren neurketak egiteko. Eraikinaren konstrukzio materialak; eta berokuntza, hozte, bentilazio, ur eta argiztapen instalazioak aztertzen dira.
Kalkulu eta idazketa
Inguratzaile termikoaren eta instalazio termikoen kalkulua, Energi Ministeritzak hornitutako programen bitartez (CE3 eta CE3x) eta proiektuaren idazketa.
Eusko Jaurlaritzan erregistroa
Eusko Jaurlaritzaren Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailean erregistro telematikoa, aditu batek sinatua.
Honen barruan
Etxebizitzaren bixita eta datu bilketa
- Ziurtagiri Energetikoaren kalkulua
Zertifikatua lortzea
Eusko Jaurlaritzan erregistroa
Ziurtagiriaren bidalketa
Gehitu
Plano eskematikoa 2D (+20€)